URA IKERTU ETA KUDEATZEN DUGU MAILA FREATIKOAREN AZPITIK PROIEKTATUTA DAUDEN OBRETAN EDO LURRAREN EGONKORTASUNAREKIN ZAILTASUNAK DITUZTEN HORIETAN
Lurpeko urak behar duzun kotaraino beheratzen ditugu, behar duzun denbora guztian zehar:

urak ez dezan zure obra oztopatu.

Hona hemen gure bezeroetako batzuk:
Lurpeko urak behar bezala ikertu eta kudeatzea oinarrizkoa da edozein obra arrakastatsua izan dadin.
Seguru aski ez da lurpeko uren kudeaketarekin arazoren bat izan eta hasierako plangintzari agur esan behar izan diozun lehenengo aldia izango, horrek dakarren guztiarekin, denboraz eta diruaz bezainbatean.

Envirosoil-ek zerbitzu sorta bat eskaintzen dizu urak zure obrarengan eraginik izan ez dezan, ez lana atzeratuz ez zailduz:

Maila freatikoaren beheratzea (dewatering) ‘giltza eskura’: Ikerketa, diseinua, gauzatzea, mantentzea eta desmuntatzea, lurpeko uren kudeaketari loturiko baimenak izapidetzea barne hartuta.

Obra horiek egin bitartean, obren ezaugarriak eta kokagunearenak aintzat hartuta, honako teknika hauek erabiltzen ditugu:

  • Putzu sakonak
  • Diametro handiko putzuak
  • Well point
  • Drainatze erradialak
Eta zure obra behar bezala diseinatzeko behar izan ditzakezun ikerketa osagarri guztiak:

  • Ikerketa hidrogeologiko xehatuak.
  • Ur-emariak.
  • Simulazio matematikoak eta lurpeko emariaren modelizazioak.
  • Lurpeko ura hartzeko sistemak ur-hornidurarako.
  • Lurraren tentsioa baretzeko sistemak.
  • Lurraren iragazketen eta euspen-egituren diagnostikoa eta kontrola: ezpondak, presak, putzuak, hondakinak biltegiratzeko gordailuak, barruti blindatuak, etab.
  • Lurraren egonkortasunaren azterketa eta lurzorua zein hondakinak eusteko egiturena, hala nola dikeak, ezpondak eta lubetak.
  • Horrez gain, baliabideen eta lurpeko uren erreserben ebaluazioa eta horien kudeaketa.

Envirosoil-ekin zure obrako lurpeko uren kudeaketa gure esku uztearekin batera, zera lortuko duzu:

Erosotasuna

Obra errazago kudeatzen da, ‘giltza eskura’ proiektu bat eskaintzen dizugunez, ez duzulako esfortzurik egin behar obraren partida bakoitza gauzatzeko behar diren askotariko azpikontratak koordinatzen eta kontrolatzen.
N

Lasaitasuna

Ezustekoak eta beharrezkoak ez diren atzerapenak saihesten dituzu: paper batek obra geldiaraztea, adibidez. Lurpeko uren kudeaketari loturiko baimen adminstratiboez arduratzen gara. Legea ezagutzen dugu eta jakin badakigu zeintzuk diren bete beharreko betekizunak.

Epeetara egokitzea

Zure obran atzerapenak egoteko aukerak minimizatzen dituzu, gure ezagutzari eta esperientziari esker ezustekoen aurrean azkar erreakzionatzen dugulako.

Aholkularitza

Ingeniari, geologo eta hidrogeologo talde bat duzu jarduteko aukerarik onenen gainean aholku emateko, obran ager daitezkeen hainbat egoeren aurrean.

Hitzez kontatu dizugu, orain iruditan ikusi:

Informazio tekniko gehiago behar duzu?

Envirosoil-en gure ezagutza eta esperientzia partekatzea gustatzen zaigu: zuretzat erabilgarriak izan daitezkeelakoan, hemen dituzu deskargatzeko fitxa batzuk:
Zerbait gehiago behar al duzu? Badakizu gurekin harremanetan, jar zaitezkeela eta plazer handiz lagunduko zaitugu.