Eta agian horregatik, horixe beragatik, erakartzen gaitu hainbeste.
Baina gutako bakoitzarengan eragiten duen erakarpena ikuspegi ezberdin batetik dator: ingurumenekoa, hidrogeologikoa, egiturazkoa, geologikoa, etab. Eta ikuspegi horien bat-egiteak, hain zuzen, gure lanarekiko sentitzen dugun pasioarekin bat, Envirosoil-eko lantaldea bakarra egiten du.
Envirosoil, krisi betean, bizikleta baten gainean sortu zen enpresa
Eta halako albiste bat jasotzen duzunean, gogoeta egin behar duzu.
Hortaz, iragarpenaren egunean bertan nire bizikleta hartu eta ez nintzen etxera zuzenean joan. Kalez kale ibili nintzen Madrilen barna helburu jakinik gabe. Eta orduan bera agertu zen, lotsati. Jakin-minez so egin nion, baita ilusio apur batekin ere, nahiz eta une horietan uste ezin zela orduan zena baino ezer gehiago izan. Hots, ideia hutsa.
Egia esan, ezagutza bageneukan, taldean lan egiten bagenekien, hobe esanda, lantalde bat ginen, bezeroak ezagutzen genituen, orduan… zergatik ez? zergatik ez saiatu gure kabuz egiten?
Baietz esan zuten. Eta bai horrek ondorio ugari ekarri zituen.
Lankide eta lagunei titulu berri bat eransteko ahalmena izan zuen: bazkide titulua, alegia.
Eta Envirosoil-en sorrera ekarri zuen, ingeniaritza bat, edo hobe esanda, lantalde bat, bere proiektua oraindik ere lehen egunaren pasioarekin bizi duena.
gure bezeroen eta gure lantaldearen bizi-kalitatea hobetzen duen negozioa, eta aldi berean ingurumenaren garapen jasangarria laguntzen duena.
- Pasioa: egiten dugun hori maite dugu eta egunez egun eskaintzen dugun hori hobetzeko lehiatzen gara; sakonki konprometituta gaude egiten ditugun proiektu guztiekin. Bizitza laburregia da egiten dugun hori ez maitatzeko.
- Bezeroari begira: egiten dugun hori bezeroarengatik eta bezeroarendako egiten dugu.
- Ardura: erantzukizun sozialarekin eta ingurumenekoarekin jokatzen dugu bazkide, langile, hornitzaile eta bezeroen aurrean.
Izan ere, gurekin batera egunero lagun ditugun formula, kalkulu, plano, eta abarren atzean, badago zenbakitan adierazten ez den zati bat, baina batu egiten duena; asko gainera. Hemen dituzu gure oinarriak eta gure iparra: