ZURE INSTALAZIOAREN ZORUPEAREN INGURUMEN-EGOERAREN DIAGNOSTIKOA EGITEN DUGU, ETA BEHAR IZANEZ GERO, DESKONTAMINATZEN DUGU
Agian administrazioaren errekerimendu bat jaso duzu zure jabetzako zorupearen egoerari buruzko txostenak eskatuz, eta ezagutzen ez dituzun kontzeptu eta legeak aipatzen ditu. Ez arduratu, guk jakin behar duzun hori argitzen dizugu eta, nahi baduzu, prozesuan laguntzen zaitugu eskatzen dizuten hori bete dezazun.
Hona hemen gure bezeroetako batzuk:
Has gaitezen hasieratik:

Noiz behar duzu zorupearen ingurumen-diagnostiko bat? (Egoera-txostenak eta aurretiazko txostenak)

Administrazioak hala eskatzen dizunean, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 legearekin bat, zeren eta:

  • Zure jarduera Lurzoruaren Kutsatzaile Potentzial gisa katalogatua dago.
  • Zure instalazioa salerosketa-prozesu baten objektu da.
  • Zure instalazioan egiten duzun jarduera edo kokaguneko lurzoruaren erabilera aldatu behar duzu.

Boluntarioki ziurtatu nahi duzu zure jarduerak ez duela inongo ingurumen-pasiborik utzi lurzoruan.

Noiz hasi behar duzu lurzorua deskontaminatzeko prozesua?

Aurretiazko Txostenaren emaitzen arabera, Administrazioak zure jabetzako lurzorua kutsatuta deklaratzen duenean, 9/2005 Errege Dekretuan, urtarrilaren 14koan xedatutakoarekin bat, non xedatzen baitira Lurzoruaren Kutsatzaile Potentzialen zerrenda eta lurzoruak kutsatuta deklaratzeko irizpide eta estandarrak.

– Lurzoruan afekzioren bat dagoela jakinda, boluntarioki erabakitzen duzunean deskontaminazio prozesuak gauzatzea.

Noiz amaitzen da deskontaminazio prozesua?

Lurzorua deskontaminatutzat jotzen da, erabilera ezberdinen arabera, lurzoru horiek jada izendatutako babes-objektuarendako, giza-osasunarendako edo ekosistemendako arrisku onartezina ez direla bermatzen duten deskontaminazio-jarduketak egiten direnean.

Envirosoil ikerketa- edo/eta deskontaminazio-prozesu guztian zehar lagun izango duzu, espedientea itxi arte, eta honako baldintza hauek eskaintzen dizkizu:

SEGURTASUNA

Zure esanetara dagoen lantalde bat duzulako:

  • Administrazioaren aurrean lan egiteko balioztatua, ENACen akreditazioa baitu Lurzoruak eta horiei lotutako lurpeko urak ikuskatzeko entitate gisa, jarduera, instalazio edo ekintza pontentzialki kutsatzaileei lotuta lurzoruaren kalitatea diseinatu eta ikuskatzeko UNE-EN ISO/IEC 17020:2012 arauarekin bat.

Hainbat deskontaminazio-teknikekin lan egiteko trebatua. Horrek konponbiderik eraginkorrena izatea ziurtatzen dizu, metodologiarik egokiena eskaini ahal dizugulako, kutsadura-motaren eta zorupearen ezaugarrien arabera.

Z

LASAITASUNA

Administrazioak eskatu ahal dizkizun txosten guztiak idazten ditugulako eta zurekin batera goazelako behar duzun bileretara.

ARGITASUNA

Prozesuan zehar agertu ahal zaizkizun zalantza guztiak argitzen dizkizugu, izan teknikoak izan administratiboak.

EROSOTASUNA

‘Giltza eskura’ proiektu bat eskaintzen dizugulako, halako moduan non solaskide bakarra izango baituzu prozesu osoan zehar; izapide eta aurrekari guztiak ezagutuko dituen solaskidea, alegia.

KONTROLA ETA ERAGINKORTASUNA

Kalitatea eta ingurumena kudeatzeko dugun sistemari esker, ISO 9001:2015 e ISO 14001:2015 arauekin bat.

Lurzorua eta lurpeko urak ikertzen adituak gara, baita horiek deskontaminatzen ere, hainbat teknika erabilita. Hona hemen horietako batzuk:

  • In situ teknologiak: lurrunen erauzketa, air sparing, erauzketa fase aniztuna, barnehuts garaia, bioslurping eta bioventing.
  • Ex situ teknologiak: landfarming, biopilak eta lurzoruen garbiketa.

Horrez gain, beste ikerketa eta jarduketa batzuk egiten ditugu, sarritan zorupea ikertzea eta deskontaminatzea dakartenak berekin. Adibidez:

  • Ingurumeneko kontrol-laginen azterketa.
  • Lurpeko fluxuen eta kutsadura sakabanatzearen simulazio matematikoak.
  • Kutsaduraren Prebentzioaren eta Kontrolaren proiektu Integratuak (KPKI).
  • Ingurumen auditoretzak ‘Due diligence’.
  • Ingurumen pasiboen zenbaketa eta balorazioa lurzoru eta lurpeko uretan.
  • Kutsatutako lurzoruen indusketa hautakorrak eta lurzoruaren gainerako egiaztapenak.
  • Zaintza- eta kontrol-planak lurzorua hobetu eta gero.
  • Lurpeko uren eta gas- zein lurrun-isurpenen kontrol analitikoak.
Nola egiten dugu lan?

Zorupea ikertzeko espediente bat adibide gisa hartuta lan-prozesua zein izango litzatekeen azaltzen dizugu. Kontuan izan kasu bakoitzak bere berezitasunak dituela, baina gaingiroki, prozesua honelakoa izango litzateke:

1

Gurekin harremanetan jartzen zara eta zure egoera zein den azaltzen diguzu.
"

2

Lagundu ahal bazaitugu, proposamen bat diseinatzen dugu non gauzatuko dugun prozesua azalduko baitizugu.
"

3

Gure proposamen teknikoa onartzen baduzu, zurekin batera jarduketa guztiak planifikatzen hasiko gara.
"

4

Lehenik eta behin, eremu-ikerketa bat egingo dugu, kokagunea bisitatu eta ikuskatzeko. Bertan lurzoruaren laginak hartuko ditugu, aztertzera eramateko. Normalean, laginak hartzeko, diametro txikiko zulaketak egitea beharrezkoa da.

"

5

Laginen emaitzak jaso eta gero, kutsatzaileen kontzentrazioek gainditzen badute legeak ezarritako maila –EMG edo erreferentziazko maila generiko delakoetan neurtzen da–, Arriskuen Azterketa Kuantitatiboa (AAK) egin beharko da.

OHARRA: Sinplifikatuz, AAK delakoak, laginetan ageri diren sustantzien kontzentrazioen arabera, baloratzen du ea arriskurik dagoen ekosistema edo/eta giza-osasunarentzat kokagune horri ematen ari zaizkion erabilerak kontuan hartuz. Arriskurik balego deskontaminazioa egin beharko litzateke.

"

6

Egindako lana oinarri hartuta, emaitzak eta gomendioak biltzen dituen txosten xehatu bat aurkezten dizugu. Gaingiroki:

  • Ez bada AAKrik behar edo honek ez badu arriskurik antzematen, ez duzu deskontaminazio-prozesurik egin behar (salbuespena dira lurra mugitzea eskatzen duten egoerak eta lurzoru ez balioztagarrien azken kudeaketa).
  • Arriskuren bat antzeman bada, kokagunea deskontaminatu behar duzu. Lan horiek gurekin egitea erabakitzen baduzu, ‘giltza eskura’ proiektu gisa egingo ditugu, hasieratik amaitu arte kudeatuko dugu. Hots, administrazioak zure espedientea itxitzat jo arte.

Lurzoruaren ikerketa-prozesuaren hainbat urrats ikus ditzakezu hemen:

Zorupearen diagnostikoa eta deskontaminazio-proiektuak ‘giltza eskura’. Lehen errekerimendutik espedientea itxi arte bidelagun eta aholkulari izango gaituzu.

Informazio tekniko gehiago behar duzu?

Envirosoil-en gure ezagutza eta esperientzia partekatzea gustatzen zaigu: zuretzat erabilgarriak izan daitezkeelakoan, hemen dituzu deskargatzeko fitxa batzuk:
Zerbait gehiago behar al duzu? Badakizu gurekin harremanetan jar zaitezkeela eta plazer handiz lagunduko zaitugu.